Egin jauzi orri honen eduki nagusira

Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipoa

Hizkuntzak:

Gipuzkoataria: Zerbitzuak eta tramiteak Interneten Egoitza elektronikoa

Online laguntza informatikoa

Informatika gaietako galderak

Ongi etorria Gipuzkoako Foru Aldundiaren Online Laguntza Informatikorako Zerbitzura.

GAI INFORMATIKOEI BURUZKO GALDERAK BAKARRIK

Online Laguntza Informatikorako Zerbitzua gure webgunean nabigatzen lagunduko dizun Gipuzkoako Foru Aldundiaren txata da. Era berean, laguntza programak edo gune horretako bestelako tresnak nola deskargatu eta instalatzeari buruzko informazioa eskaintzen du.

Teknikari informatikoek haien pantailetan ikus ditzakete ordenagailuan abian jarrita dituzun aplikazioak, eta interneten nabigatu zurekin batera; aplikazio saio bera konpartitzen dute, eta dena denbora errealean gertatzen da. Horrela, ondoko gaien inguruko zalantzak argitu eta arazoak konpon ditzakezu:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa
  • Laguntza programak
  • Gipuzkoatarian sartzeko baimenak lortzeko modua

Gure teknikariekin harremanetan jartzekotan, gutxieneko beharkizun hauek bete behar dituzu:

Softwarea

  • Microsoft Windows 9X, NT, ME, 2000, 2003, 2008, 2012, XP, Vista, 7, 8 eta 10
  • Apple Mac OS X 10.4 Tiger edo bertsio berriagoak
  • X leiho sistema duen Linux 2.4 Kernela edo bertsio berriagoak

Konexioa

  • Gutxienezko banda-zabalera: 56 Kbps

Ordutegia

Orokorrean:

Astelehenetik ostegunera: 8:00 - 17:00

Ostiraletan: 8:00 - 15:00

 

Abuztua eta irailean:

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

 

Data bereziak:

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 20:00:

  • Urtarrilaren 24tik 30era.
  • Apirilaren 18tik uztailaren 26ra.
  • Urriaren 24 eta 25.

Ohar garrantzitsua

ONLINE LAGUNTZA INFORMATIKORAKO ZERBITZUA zerbitzuaren bitartez gai informatikoei buruzko galderak bakarrik egin daitezke.

Zerga kontsultak egin nahi badituzu Departamentuaren webgunearen bitartez egin ahal izango duzu, bai eta informazio orokorreko telefonoaren bitartez ere.

Webgune honi buruzko lege informazioa:

Gipuzkoa.eus atariaren logotipoa